Xabierko Mikel

Mikel, Xabierkoa, Jasoko Joan eta Maria Azpilikuetaren semea izan zen. Xabierko Frantsesen anaia. Gaztelako Fernando II.aren inbasioari aurre egin zion Nafarroako errege legitimoen defendatzailea izan zen. Amaiurko setioan eta Hondarrabiako defentsan aritu zen.