|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
kaskarot
Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruņan, bizi zen jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke.
Gizonezkoak
arrantzaleak eta emakumezkoak arrain-saltzaileak izaten ziren. Beren lege eta
ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak
zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab. Beraien
ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa
daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi
ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.
Loturak: Inauteriak