<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ziripot

Lantzeko inauteriko pertsonaia. Gorputza lastoz beteriko zakuekin estalia du eta baldar ibiltzen da.Ziri-potolo ere deitu izan zaio. Zaldiko eta Miel Otxinekin batera inauteriko pertsonai esanguratsuak dira. Herriko kaleetan barrena batetik bestera daramate. Zaldikok eraso eginda lurrera erortzen da eta beste pertsonaiek zutitzen laguntzen diote trufa eta irain artean.

Alegiak dionez, Ziripot ipuinak kontatzen zituen eskale lasai bat zen, baina Zaldikoak eta Miel Otxinek irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik, Zaldiko eta Miel Otxinei buruzko kontu lazgarriak asmatu eta herriari kontatzen hasi zion. Herritarrek pasarte hauek entzunda Zaldiko eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten. Diotenez, Ziripot damuturik, Lantzeko inguru haietatik ihes egin zuen.

Iturria: Berria