Naiara, Najera edo Naxera

Naiara Errioxako herria da. Euskal jatorriko izena duen herri eta inguruetan euskaraz hitz egin zen XVI. mendera arte. Beroeien lurraldea zen. Kristau eta musulmanen  lurren arteko mugako hiria izan zen. 714an banukasitarrak heldu eta beraien esku egon zen Antso I.a Gartzesek berreskuratu zuen arte, Ordoņo II.aren laguntzaz 923an. Geroztik, eta 1076 arte, Nafarroako erresumaren parte izan zen. Antso III.a Gartzes Nagusia lehenengo (1020) eta Gartzia III.a Santxez Naiarakoarekin gero (1035 - 1054) sortu eta indartu zen Naiarako forua. Antso III.a Nagusiak Naiaratik pasarazi zuen Jakue-bide (ikus mapa) berria eta Nafarroako errege-egoitza izan zen Gartzia III.a Santxez-en garaian; erresuma osorako erabaki administratibo eta politikoak bertan hartzen ziren. Errege gortearen inguruan garatu eta garrantzi handiko hiria izan zen. 1052an Gartzia III.a Santxez Naiarakoak fundatu zuen Santa Maria Erret-eliza eta bertan hilobiratu zuten. Ondoren, Antso IV.a Gartzes Peņalengoa izan zen erregea Naiaran. Antso Peņalengoa bere anaiek hil egin egin zuten eta horrek sortutako nahastea aprobetxatuz Alfontso VI.a Gaztelakoak erasoan sartu zen Naiaran. Errioxa osoa, Naiara barne, Gaztelako koroari batu zitzaionean (1076), errege-hiri izateari utzi eta garrantzia galduz joan zen.

XII. mendean Naiaran jaiotako leinuak borrokan sartu ziren; ondorioz, mugak aldakorrak dira. Alfontso I.a Borrokalariaren esku izango da 1110 eta 1134 bitartean. Alfontso I.a hil zenean, eta hark utzitako Alfontsoren testamentu nahasia aprobetxatuz, Gaztelako Alfontso VII.a sartu zen Naiaran. Bien bitartean Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea goratzen dute Iruņean eta Nafarroako erresuma independentea sortu zuten. 1137-38an Alfontso VII.ak Gaztelako Gorteak deitu zituen Naiaran. 1139an, Alfontso VIIak bere seme Antxo III.ari eman zion Naiarako erreinua, Antso Gartzia IV.a Ramirez-en alaba Blankarekin ezkondu zen (1151). Antxo III.a Gaztelakoa errege izan zen epe labur batean (1157-58) eta bera hildakoan Antso VI.a Jakitunak Errioxa berreskuratu zuen (1160), baina Enrike II.a Plantagenet-en laudoari men eginda (1177), Naiara Alfontso VIII.ari itzuli behar izan zion. 

Haro leinuak Naiara gobernatu zuen 1334. urte arte. Milaka erromesek egiten duten Jakue-bidea Naiaratik, 1213an, Asis-ko Frantzisko (Giovanni Francesco Bernardone) pasa zen. 1217an Gaztelako Fernando III.a goratu zuten Naiaran. 1360 eta 1367 urteetan Borroka gogorrak egin zituzten Pedro I.ak eta Enrike II.a Trastamarakoak ugazanaiek. Pedro I.aren aliatu Printze Beltza ingelesak Enrike II.a garaitu zuen Naiaran (1367). Fernando II.ak izendatuta Lara-ko Manrike dukearen leinuak gobernatu zuen 1482 eta 1600 artean, haien gorpuak Santa Maria Erret-elizan ehortzi ziren. 1517 eta 1521 urte artean Inazio Loiolakoa Nafarroako erregeordearen pean jauna karguan izango da Naiaran. 1520an Naiarako herritarrak komuneroekin bat egiten du eta dukeak herria suntsitzea eta arpilatzea agintzen du. Inazio, komuneroen kontra arituko da Naiaran eta bertatik abiatuko da Gaztelako tropekin Nafarroako Joan III.a Albret eta Katalina I.a Nafarroako errege-erreginen aurka (1521), Iruņean bertan zauritu eta apaiz egingo da. 1809 eta 1813 urte bitartean Napoleonen kontrako gerra dela, eta gerrillaren eraginez, Naiara gogor astindua izan zen.

Iturria: Elhuyar