<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Euskal Herria

Europako Hego-mendebaldeko nazioa, Frantzia eta Espainiako estatuek Pirineoetako Itunean bitan banatua (1659); Hedapen handieneko garaietan euskaldunak Baskoniako dukerrian Garona ibaiaren hego isurietan barrena Kantauri itsasotik Foix konderriraino zabalduak ziren ipar-ekialdean, Pallarseraino; Hego-mendebaldean, berriz, Oka mendiaz haratago Amaia gotorlekutik Ebro ibaiaren barrena Burebatik Dueroraino eta Hegoaldean Garrai, Tutera eta Gailurretik Gailego ibaian barrena Sobrarbe, Ribagortza eta Paillarseraino zabaldu ziren. Hiriburu historikoa Iruņea du. Gaur egungo banaketa politikoa, ordea, historiagile gehienek zazpi probintzia edo lurralde historiko izendatzeko erabiltzen dute Euskal Herria izena; hau da,  20.864 km2etan bizi diren 2.868.301 biztanleko (euskal herritarrak) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa probintziak. Kanpoan uzten dute Errioxa, Bureba, Akitania, Foix, Sobrarbe, Ribagortza...

Hala eta guztiz ere, euskaldunen subkonstziente kolektiboan bizirik dirau Euskal Herria kontzeptu zabalago baten sustraia. Bizirik, lurralde euritsu eta idor, ibai-sare zabal, kostalde bizi, klima ezberdin, populazio galdu-hazkundean, ekonomia suspertzaile eta banaketa geo-politiko inposatuaren menpe.

Iturria: Puntubi