|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Inperio Frantsesa
Lehena:
Napoleon I.ak
Frantzian ezarritako erregimen politikoa (1804-V / 1814-IV). Enperadoreak
abdikatu zuen arte iraun zuen. Ehun Egunak izeneko
aldian (1815-III / VI) berrezarri egin zen.
Bigarrena:
Napoleon III.ak, ordura arte II.
Errepublikako (1848 - 1852) lehendakariak,
Frantzian ezarritako erregimen politikoa (1852-XI/1870-IX). Lehen garai
larderiatsu baten ondoren, liberalago bilakatu zen Bigarren Inperioa (1860 - 1870).
Franko-prusiar gerra galdu ondoren, Parisko herriak, diputatu errepublikarrak
buru, uzkaili egin zuen Inperioa. Alemaniaren aurkako gerra galduta, Sedango
kapitulazioaren ondorioz erori zen erregimena.
Iturria: Harluxet