<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Iruņeko asanblea, 1932ko ekainaren 19a

Alderdi politikoek aurkeztutako autonomi proiektua eztabaidatzeko Hego Euskal Herriko lau probintzietako udalek Iruņean egin zuten bilera, 1932an. Errepublikak Lizarrako estatutua atzera bota zuenean, estatutua berrantolatu egin behar izan zen. Gobernuak ezarritako batzordeko ordezkariek, Euskal Herriko alkateen ordezkariek eta PSOEko hiru kidek osatutako batzordea eratu zen. Estatutuaren proiektu berria aurkeztu zutenerako Nafarroako egoera politikoa guztiz aldatua zegoen. 1931n Jaime Borboikoa hil zen eta Alfontso Karlos Borboikoa, 82 urtekoa, alderdiko buru bilakatu zen. Orduan alderdiko sektore atzerakoienek alderdiaren politika aldarazi zuten, fronte autonomistak irtenaraziz eta estatutuaren aurkako kritika gogorrak eginez. Euskal Udalen Asanblea 1932ko ekainaren 19an bildu zen Iruņeko Gaiarre antzokian. 518 udaletako ordezkari bildu ziren, 1.200.000 boto ordezkatuz. Udalek boto bana zuten Asanblean. Botazioaren emaitza hauxe izan zen:

  Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Guztira

Alde

52

109

84

109

354

Kontra

11

1

2

123

137

Abstentzioa

14

6

3

35

58

Guztirako emaitza, alde handiz, estatutuaren alde izan zen, baina Nafarroan ezezkoak irabazi zuen. Gerora jakin zenez, Nafarroako 7 udal-ordezkarik agindutakoaren aurkako botoa eman zuten, eta beste 8 udal-ordezkari abstenitu egin ziren denek aldekoa emateko agindua bazuten ere. Udal-ordezkari horien azpijokoa izan ez balitz, Nafarroak ere, larri-larri bada ere, aldeko botoa eman zukeen. Botazioaren ondorioz, Nafarroa estatutu-proiektutik kanpo geratu zen.

Iturria: Elhuyar