|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Jakue Bidea
Asturiasko errege Alfontso I.a Garbiaren garaian, 813an, Jakue edo Santiago apostoluaren hilobia aurkitu omen zuen Paio izeneko anakoreta batek; geroztik, Europako kristau-erromesen topaleku izan da Galiziako herri hori. Historian zehar, Europako erromesek Euskal Herria zeharkatu ohi dute bidez bide, eta bide hauetatik barrena heldu zaigu euskaldunoi garaian garaiko Europan indarrean izan diren kultur, ekonomi eta pentsamendu arloko mugimenduak (ikus mapa).
Antso I.a Gartzesek Naiarako lurrak bereganatu ondorengo urteetan (923) ezagutzen da bertatik igarotzen ziren erromesen berri. Geroago, Antso III.a Nagusiak (1004-1053) sendotu egin zituen bere mendeko Euskal Herriko lurrak zeharkatzen zituzten bidexkak: Iparraldetik, Maule, Izura eta Orreagatik barrena Iruņera eta Mendebaldetik Jaka, Zangotza eta Garesen bilduta Naiara zeharkatzen zuen mendebaldeko bidea, segurantza handiagoz Gaztelako lautadetan sartzeko.
Garai bertsuan, Clunyren erregela beneditarrari jarraitzen zioten erromesak zabaldu ziren bide berri hauetan; Europako orduko ideia erreformazalea jarraitzen zuten monasterioak sortuz batera. Segurtasunak bidea ireki zien erromesaldi handiei. Haien lekukotza daukagu XI. mendearen aldetik.
Gaur egungo bide ezagunena, Iruņeko eta Errioxako lurretan sartzen dena, sendotu izanagatik ez zen kostaldekoa baztertu, ezta Arakil eta Arabako lautadan barrenakoa ere. Horren lekuko dira han-hemenka apostoluari eskainitako ermita eta kofradia.
Iturriak: >Joseba Intxausti; >Roldan Jimeno Jurio; >Berria;