Munduko hizkuntz familiak
Munduko
biztanleria 3.000ren bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu ziren 1970eko
hamarkadan egindako ikerketetan; taldeok
hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten
bakar batzuk ere. Hiztun hauen
ama-hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta hurbilpen estatistiko batek honelako
zerbait emango liguke:
1.-
Lau hizkuntza nagusiak: Txinerak
800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerara mugatuz); hindierak, 350; ingelesak,
320; eta espainierak, 210. Orotara, munduko biztanleriaren %43.
2. Hizkuntza Handiak: Errusierak 150 milioi ditu (ukraniera eta bielorrusiera aparte); arabierak
eta bengalierak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiccish-a
barne nahi balitz); frantseserak, 80. Denera, biztanleriaren %20 pasatxoa.
3.
Hamabi hizkuntza erdimailakoak: 70-35
milioi bana dituzte, eta hauetakoak dira: javaera, italiera, teluguera, korearra, maratera, tamulera,
vietnamera, turkiera, ukraniera, poloniera, gureratera eta taiera. Orotara, biztanleriaren %14.
4,
Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi dituzte Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, neerlandera,
birmaniera eta beste; 15-6 batetan, iraniera, serbokroaziera, ethiopiera,
hungariera, txekera, suediera, katalanera, edo ketxuera; 5-3 milioitara
jaisten dira daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa edo guarania; 2
milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara edo azteken
nahuatiera. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek, biztanleriaren %
23 eskas bat egingo lukete orotara
Iturria: Euskara euskaldunon hizkuntza, Joseba Intxausti