<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Navas de Tolosako bataila

 XII. mende bukaerako Europan indar handia zuten Frantziako erresuma eta Sakro Inperioak. Europako eliz katolikoek eta Erromako aita sainduak presionatuta hiru erregeek musulmanen kontra eraso egin zuten. Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Pedro II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Azkarra Nafarroakoaren gudarosteek almohadeen armada garaitu zuteneko bataila: Jaen, Andaluzia, 1212ko uztailaren 16an. Kristau katolikoen garaipenaren ondorioz almohadeek Iberiar penintsulatik alde egin zuten. Bataila hartan benetan gertatutakoa eta alegia nahasturik kontatzen da, baina dirudienez, Nafarroako armarriko kateak bataila hartan lortuak direla esaten da: itxuraz, kalifaren denda inguruko hesien kateak hautsi eta kalifarenganaino iritsi ziren nafar soldaduak.

Dirudienez, Nafarroako armarrian azaltzen diren kateak bataila horren oroigarri dira; hala ere, dokumentu asko dago Nafarroako gurutz-biduna eta itxia bataila horren aurretik.

Loturak: Ximenez de Rada, RodrigoXimenez Gazolatzekoa, Pedro;

Iturria: Elhuyar