|
|
|
HISTORIAREN
GERTAERA GARRANTZITSUAK
|
|
ATZERA
|
-
1
- 2 -
|
|
|
|
Nafarroa hego-mendebaldea eta
Gaztela arteko muga-itun eta itun-hausteen bilakaera
Antso
III. Nagusiak 1016an sinatu zuen Gaztelako kodearekin Nafarroako
erresuma eta Gaztelako konderriaren arteko mugak zein ziren.
Geroztik, 1127an eta 1177an ere muga horiek zehazten dituen
hitzarmen edo laudoak badaude. Gaztelarrek, ordea, Itun hauek hautsi eta Nafar
mendebaldea eraso eta inbaditu zuten mendez mende, erabat
menderatu arte. |
 |
|
|
|
Hiru
erregeen mahaia
...
deitzen den tokian elkartu omen ziren 1196ko otsail-martxoa aldean,
Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Alfontso II.a Aragoikoa eta Antso VII.a
Azkarra Nafarroakoa. Errege bakoitza bere erreinuko lurretan eserita
mahai baten inguruan jan eta hitz egin omen zuten. |
|
|
Antso
VII.a Marokon zela
eta
zazpi hilabeteko setioaren ondoren, Gasteiz 1200eko urtarrilean
errenditu zen. Garaipena lortuta, gaztelarrek bere koroaren menpe
jarri eta jatorrizko herria suntsitu egin zuten. Araba, Durango
aldea eta Gipuzkoa Hondarribiaraino Gaztelako koroari lotu eta,
Nafarroaren itsasaldeko irteera moztuta, Erresumari geratzen
zitzaion Nafarroa Garai eta Beheraren inbasioa prestatzen hasi ziren. |
|
|

|
Nafarroako Erresumaren Foru
Nagusia
Erresuma
osoan aplikatzen ziren lurralde-eskubideei buruzko lege-multzoa da.
XIII. mendean, Teobaldo I. Champagnekoak ohiko legeetan oinarrituta
idatzi, eratu eta osatu behar izan zuen.Nafarroako noble askok ez
zuten gogoko izan Teobaldo eta Nafarroako lege zaharrak
errespetatuko zituela zin egin ondoren baino ez zuten errege goratu. |
|
Aiherrako
hitzarmena
Ingelesen menpean
hiru mende izan ondoren, 1450ean, Lapurdi frantsesen eskura pasa
zen, Lapurdiko antolaketa politikoa, ohiturak eta eskubideak
errespetatuko zirela idatziz jaso zen. 1451an, berriz, frantsesek Baiona
inbaditu zuten.
|
|
|

|
Frantziako Luis
XI.ak lortu zuen Lapurdi eta Zuberoa bere koroapean ezartzea. Gaztelako
Enrique
IV.arekin bildu zen Nafarroa Garaia eta Beherea banatzeko
asmoz.
|
|
Nafarroa Garaia eta Beherearen inbasioa
Uztailaren
10ean oste espainiarrak Goizuetan sartu ziren. Hilaren 17an, Fernando
II.ak Albako II.a dukeari
agindu zion Gasteiztik atera eta Aguraindik barrena Iruñerantz
abiatzea. Agurainen bildu zitzaizkion 3.000 gipuzkoar, 2.000 bizkaitar
Abendaño eta Butroeko Ahaide Nagusien
agindupean eta, Diego Martinez buru zutela 1.000 arabar. Hego-Ekialdetik,
berriz, Zaragozako artzapezpikuaren agindutara Tarazona eta
Erriberritik 3.000 soldadu eta 400 zaldun sartu ziren, Erronkarialdeko
ihesbidea mozteko asmoz.
|

|
|
BIDALI
ZURE EKARPENA
|