Al-Mansur edo Almantzor

Al-Mansur Torrach-en, Aljeciras, jaio zen 940an eta Medinacelin hil 1002an. Antso II.a Gartzes Abarkaren alaba Abda-rekin ezkodu zen.

Hogei urte luzetan berak agindu zuen Al-Andalus-en, Hisham II.a kalifa zeharo baztertu eta gero. Garaipen militarrek ospetsu egin zuten eta Galib jeneralarekin bat hartuta Kordobako kaliferriko lehen ministroa ordezkatu zuen (979). Kordobatik hegoaldera Madinat al-Zahira (hiri distiratsua) eraiki eta bertan kokatu zituen bere etxea eta administrazioaren egoitza. Amirķen laguntzaz baliaturik estatuaren jaun eta jabe bilakatu zen (981 - 1002). Buruzagi islamarrak etengabe eraso zien penintsulako erresuma kristauei, eta diotenez, 52 espediziotan garaile izan zen. Zamora konkistatu (981), Zaragoza (982), Leon (984), Bartzelona (985) eta Santiago Konpostelakoa (997). Azken horrekin eskarmentu entzutetsua eman nahi izan zion kristautasunari. Gainera, Afrikako iparraldea ere menperatu zuen (998) eta Antso Gartzia kondearen osteak garaitu zituen (1000).

1002an Donemiliaga Kukulako Suso monasterioa suntsitu egin zuen eta Tutera inguruko lautadak bipildu. Antso III.a Nagusia errioxar-nafarren eta, Gaztela eta Leongo Alfontso V.aren kontrako espedizio batetik bueltan zetorrela, zauriak gaiztotuta hil zen Medina Selim-en (Medinaceli), 1002ko abuztuaren 9an. Al-Mansurren heriotzaren ondoren hasi zen Al-Andalus-en gainbehera.

Loturak: Fernandez Gartzi

Iturria: Lur Entziklopedia