Ramiro II.a Monjea

Ramiro II.a ez dakigu non jaio eta Huescan hil zen 1157an. Aragoiko erregea (1134 - 1137). Antso V.a Ramirez eta Felizia Rouzi-koaren semea.

1115ean Iruņeko apezpiku izan zen eta 1134an Roda-Barbastrokoa. Bere anaia Alfontso I.a Borrokalaria hil zenean Nafarroa eta Aragoiko nobleek ez zuten Alfontsoren testamentua onartu eta erresuma banandu egin zuten. Ramiro II.a Aragoiko errege izendatu zuten Jacan. Ramiro II.a Monjeari hiru aldetik egin zioten kontra: Gartzia IV.a Ramirez Nafarroakoa aldarrikatzen zuten nobleak, ez baitzuten erresuma zatitu nahi; Gaztelako Alfontso VII.a, bere erresumaren zabaltze politikan Zaragozako errege izendatu zuen bere burua; eta, aita santua, erresuma ordena militar baten pean uztea eskatzen baitzuen. Gaztelako Alfontso VII.ari gerra aldarrikatu zion 1135ean. Urte berean Ines Poitiers-koarekin ezkondu zen eta alaba Petronilaren alde abdikatu zuen, 1137an, Petronila Ramon Berenger IV.aren emaztea zen.

Iturria: Elhuyar/ Lur