|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Poitiersko gudua
Karlos Martel printze frankoak Eudon Handiak lagunduta musulmanak garaitu zituen gudua (Frantzia, 732). Arabiarren oste handia Abd ar-Rahman al-Gafiki buru zutela Orreagatik sartu eta Baskoi-Akitania eraso zuten. Arabiarrek baskoiak garaitu zituzten Bordelen eta Eudon Loira aldera erretiratu zen. Eudonek laguntza eskatu zion Karlos Marteli eta honek menpetasunaren truke lagundu zion. Borgoniar-germaniar gudaroste handiak Eudonekin bat egin eta arabiarrak garaitu zituzten, 732ko udazkenean. Garaipen honek musulmanek Galia konkistatzea eta Europan aurrera egitea galarazi zuen.
I: Harluxet