Gontzalo Gartzes
Gontzalo
Gartzes ez dakigu non eta noiz jaio zen, 1030ean g.gb., eta ezta ere non hil zen, 1045ean
g.gb. Nafarroako Antso III.a Nagusiaren eta
Muniaren seme gazteena. Aitaren oinordetzaren
arabera Gontzalori
Sobrarbeko eta Ribagortzako konderrietako errege jabetzak egokitu zitzaizkion.
Tamalez, Antso Nagusiaren seme gazteenaren bizitzaz gutxi dakigu. Alta hil
zenean hamabost bat urtekoa behar zuen, baina berriak falta zaizkigu. Erdi Aroko kronikek pertsonaía ahantzi
zuten XIV. mende arte eta orduan idatzitakoagatik pentsa liteke hil egin zutela
1045 baino lehenago, eta bere jabetzak Ramiroren esku gelditu zirela.
Iturria: Aitor Pescador Medrano